Info
2005. urtean, aldizkariak bost urte bete zituela eta, Euskal Herri osotik txarlak ematen eta musika ugari eskaintzen egin genuen jira. Autobus barriuan 2000Wko soinu ekipoa sartu eta bafleak lehio parean jarrita musika beltza eskaintzen genuen bisitatzen genituen herri guztietan. Imajinatu kaleko jendearen harridura.
Esperientzi ederra izan zen eta gogorra. Kilometro asko eta soinu ekipoarekin gora eta behera. Herrietara musikarekin topera sartzen ginen. Autobus/kamioian argi generadorea sabaian eta bafleak leihoetan. Ikustekoak ziren jendearen aurpegiak :-)

Hauxe zen Gaztetxulo aldizkariko urteurrena jirarako prestatu zen kamioia.
---------
GAZTETXULO PRENTSA OHARRA
BADATOR GAZTETXULO BUSA
GAZTETXULOk 5 urte beteko ditu urrian, eta hori ospatzeko, GAZTETXULO BUSA jarri dugu abian. Astebetez, Euskal Herri osoan zehar ibiliko da autobusa. Zeharkaldi horretan bost geldialdi egingo ditugu, eta geldialdi bakoitzean tokian tokiko ikastetxe batean solasaldi bana antolatu dugu. Ikastetxe hauetako ikasleek, euskal kulturaren egoera eta xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute mintzaldi hauen bitartez, eta alor bakoitzeko protagonistekin, iritziekin trukatzeko aukera izango dute. Euskarazko kultura gaztearen diagnosia egitea da solasaldion xedea.
SOLASALDIAK ETA GELDIALDI NAGUSIAK
Urriak 17: Donostia. Lauaizeta ikastetxea.
K belaunaldia
Euskal Herriko musika talde belaunaldi berriaren inguruan hitz egingo dugu.
Kauta taldeko kide bat
Keike taldeko kide bat
Kokein taldeko kide bat
Kerobia taldeko kide bat
Urriak 18: Baiona. Bernat Etxepare lizeoa
Bertsolaritza vs. Rapa
Bertsoak eta rapa uztartzeko lehen saiakerak egiten hasi dira zenbait. Bi espresio molde hauek nola uztartu daitezkeen argitzen saiatuko gara.
Sustrai Kolina
Amets Arzailus
MAK taldeko Jon Eiherabide
Aritz Sound System

Ezkerretik hasita: Sustrai, Amets, Jon eta ni.
Urriak 19: Zornotza. Lauaixeta ikastetxea
Gazteak eta fikzioa
Euskal gazteak zineman, telebistan eta literaturan nola agertzen garen argituko dugu.
Iban Garate
Urtzi Urrutikoetxea
Ainhoa Garai
Ilaski Serrano
Urriak 20: Gasteiz. Koldo Mitxelena ikastetxea
Antzerki gaztea
Euskal antzerki gaztearen osasuna aztertuko dugu solasaldian.
Itziar Urretabizkaia
Oihana Maritorena
Aitziber Garmendia
Getari Etxegarai
Urriak 21: Iruñea. San Fermin ikastola
Nafarroako kultur sorkuntza
Nafarroako gazteen kultur sorkuntza aztertuko dugu zenbait nafarren ahotik: kulturak bizi duen egoera, arazoak, eta emandako aurrera pausoak, besteak beste.
Gorka Urbizu
Estanga
Joana Lasheras
Hiart Leitza 
Adrianekin autobusaren sapaian genuen argindar generadorea elikatzen. Soinu ekipoari indarra emateko...
GAZTETXULO BUSA, HERRIZ HERRI
Solasaldietarako egingo ditugun geldialdi nagusi hauez gain, beste hainbat herri eta txokotan ere GAZTETXULO BUSA ikusteko aukera izango da. Euskal Herriko gazte guztiekin egotea baita gure xedea.
Urriaren 17an, Donostiako Ibaetako kanpusera gerturatuko gara Lau Haizeta ikastetxea agurtu ostean. Bazkalostean, Hernanira eta Lasartera inguratuko gara geldialdiak egiteko.
Urriaren 18an, Baionako solasaldia egin ostean, hiriko unibertsitatera joango gara. Ondoren, Donibane Lohitzunen, Ziburun, Irunen, Oiartzunen, Errenterian eta Lezon geldialdiak egingo ditugu arratsaldean zehar.
Urriaren 19an, Zornotzatik Leioako unibertsitatera joango gara, eta Leioako ikasleekin egon ondoren, Basauri, Galdakao, Durango, Eibar eta Zarautzen geldialdiak egingo ditugu.
Urriaren 20an, Koldo Mitxelena ikastetxetik Gasteizeko unibertsitatera joango gara. Hurrengo geldialdia Arrasateko unibertsitatean egingo dugu; eta handik, Bergarara eta Elgoibarrera gerturatuko gara.
Urriaren 21ean, Zizurreko San Fermin ikastolatik hiriburura abiatuko gara. Iruñeko unibertsitatean egingo dugu eguneko bigarren geldialdia. Iruñetik Atarrabiara joango gara, eta handik, Irurtzunera, Lekunberrira, Leitzara, Tolosara eta Andoainera egingo dugu, tokian tokiko harpidedun eta irakurleekin egoteko.

Autobusarekin 2005eko Nafarroa Oinez jaialdian ere saioa egin genuen, Zigor DZ maixuarekin batera.


